Karaktere (biologia)

Begien kolorea geneek sortzen duten karaktere bat da

Biologian, karaktere[1][2] bat (edo karaktere fenotipikoa[3][4]) bizidun batek duen berezitasun morfologiko, fisiologiko edo biokimiko bat da. Adibidez, gizakiengan begien kolorea izan daiteke karaktere bat, ilearen kolorea beste bat, odol-taldea hirugarren bat, etab. Landareetan loreen kolorea har dezakegu karakteretzat, eta Drosophila melanogaster eulian (esperimentu genetikoetan usu erabilitako eulia) begien kolorea edo hegalen morfologia karaktere biologikoak ere badira.

Karaktere biologikoak herentziaren legeek eta/edo ingurunearen eraginek baldintzatzen dituzte. Karaktere biologiko batzuk genetikak soilik sortuak dira (odol-taldeak, begien kolorea edo Rh faktorea, adibidez), baina beste karaktere asko gene eta ingurunearen elkarrekintzaren bidez azaltzen dira (gizakiaren altuera, esaterako).

Izaki bizidun baten karaktere biologiko guztien multzoak bere fenotipoa osatzen du.

Bestalde, karaktere biologikoak kualitatiboak edo kuantitatiboak izan daitezke. Azken horiek dira haiek zehazteko neurtu behar direnak. Adibidez, gizakiengan begien kolorea karaktere kualitatiboa da, eta altuera kuantitatiboa.

  1. (Ingelesez) Reconstructing trees: A step by step method - Understanding Evolution. 2021-05-29 (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
  2. academic.oup.com  doi:10.1093/sysbio/syv122. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
  3. The future of phylogenetic systematics : the legacy of Willi Hennig. 2016 ISBN 978-1-316-33879-7. PMC 953552862. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
  4. The evolutionary biology of flies. Columbia University Press 2005 ISBN 0-231-50170-6. PMC 64274768. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search